XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekonomiaren multzorako eta sektoreentzako ezartzen da.

- Finantz Kontua (C.6.)

Finantz aktibo- eta pasibo-mota desberdinen aldakuntzak erregistratzen ditu.

Bere saldoa, finantz aktibo eta pasiboen saldoa deitua, Kapitalaren Kontuaren saldoari egokitu beharko litzaioke printzipioz.

Ikus daitekeen bezala, S.E.C.ak ekonomiaren multzorako ezartzen du aipatutako kontu guztien elaborazioa.

Hauek, denek batera, Nazioko Kontu Sinplifikatuak direlakoak eratzen dituzte.

Eta kontu horietan kontabilitatezko saldoek agregatu nazionalen kategoria dute, eta horrela, esate baterako produkzioaren kontuaren saldoa, merkatu-preziotako balio erantsia merkatu-preziotako Barne-Produktu Gordinean eraldatzen da.

Sektore bakoitzarentzat, S.E.C.ak, (C.1.)tik (C.5.)rainoko kontuen multzoa aurrikusten du printzipioz, sozietate eta kuasisozietate ez-finantzarioen sektoreak eta familien sektorea salbu, hauek produkzioaren eta ustiapenaren kontuen ondorioetarako erantsiak agertzen dira eta.

Munduaren Enparatuari dagokionez unitate ez-egoiliarrak taldekatzen bait ditu, unitate egoiliarrekin eragiketak egiten dituzten neurrian, hiru kontu bakarrik aurrikusten ditu S.E.C.ak:
- Eragiketa Arrunten Kontua (C.7.), munduaren enparatuko eragiketa guztiak (C.0.)tik (C.4.)rainoko kontuetan agertzen diren unitate egoiliarrekin taldekatzen dituena.
- Kapitalaren kontua (C.5.).
- Finantz kontua (C.6.).

Adarrei dagokienez, berriz, ondasun eta zerbitzuen, produkzioaren eta ustiapenaren kontuak, denak input-output taula baten parte osatuz elkartuta ezartzea aurrikusten du S.E.C.ak.

Kontuen eta koadro osagarrien eskema global bezala, zera ezartzen du S.E.C.ak.